Bihar hasiko dira Ereñotzuko San Antonioak, auzoko emakume kirolarien eskutik

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 12a, 00:00

Jolaserako tartea izango dute gaztetxoek, bihartik igandera arte.

Bihar bertan, San Antonio egunean, hasiko dira Ereñotzuko jaiak. Enara Mazizior, Enara Arruti eta Laiene Pikabea izango dira suziria botatzeko arduradunak. Festa giroak jarraipena izango du asteburuan, ekitaldi ugarirekin.

Bihar eguerdian hasiko dira Ereñotzuko San Antonioak, auzoko emakume kirolarien eskutik. Enara Mazizior palista, Enara Arruti errugbilaria eta Laiene Pikabea aizkolaria izango dira suziriak jaurtitzeko arduradunak.

San Antonio eguna ekitaldi bereziz beteta iritsiko da aurten ere. Txupinazoaren ondoren, herri kirolak izango dira Ereñotzuko plazan; Lierni Osa eta Xabat Olaizola arituko dira harria jasotzen, eta Malen Barrenetxea, Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', Oihana Fernandez de Barrena eta Julen Gabirondo aizkoran. Hizlaria Xabier Barrenetxea izango da, eta ekitaldia Agin Laburu eta Unai Agirre bertsolariek girotuko dute.

Arratsaldean gazteen pelota partiduak jokatuko dira frontoian; Legarreta eta Zabala, Esnalen eta Arrutiren kontra arituko dira emakumezkoetan, eta Labaka eta Arsuaga, Ormazabalen eta Zugastiren aurka, gizonezkoetan.

Eguna ondo amaitzeko, txosnak antolatutako oilasko jatea egingo dute, Ereñotzuko plaza txikian.

 

SAN ANTONIOAK 2023

EREÑOTZU

EKAINAK 13

08:00 Meza.

10:30 Meza nagusia.

12:00 Jaien hasiera auzoko emakume kirolarien eskutik: E. Mazizior, E. Arruti eta L. Pikabea.

Ondoren herri kirolak Ereñotzuko plazan:
Harri jasotzaileak: Lierni Osa eta Xabat Olaizola.
Aizkolariak: Malen Barrenetxea, Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', Oihana Fdez. de Barrena eta Julen Gabirondo.

12:30 Agin Laburu eta Unai Agirre bertsolariak.

17:30 Gazteen pelota partiduak:
A. Legarreta - J. Zabala/
M. Esnal - I.Arruti
A. Labaka - O. Arsuaga/
I. Ormazabal - L. Zugasti

20:30 Oilasko jatea plaza txikian.

EKAINAK 16

15:00 Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.

16:30 Haur jaialdia Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta: merienda, jolasak, ginkana...

20:45 Denok plazara!

21:00 Herri afaria frontoian (txartelak Irrintzi tabernan, bihar arte).

Ondoren Oiartzungo Ane Badiola, Irati Odriozola eta Joxe Leon Amigorenaren kantaldia.

01:30 Onki Xin taldearen kontzertua eta DJ DZ goizaldera arte.

EKAINAK 17

11:00-13:00 Puzgarriak frontoian.

17:00-19:00 Bola eta Toka. San Antonio jaietako saria eta Hernaniko Bola Txapelketako lehen tiraldia.

18:30 Aizkora eta korrika desafioa:
Ibai Soroa - Suharri Rodriguez
- 4 enbor etzanda (45 ontzakoak), 4 kilometro korrika eta 4 enbor zutik (45 ontzakoak).

20:00 Laiotz taldearen lehenengo saioa, Ereñotzuko plazan.

22:00 DJ Gorkamendiren emanaldia, eskolako patioan.

00:30 Laiotz taldearekin parranda goizaldera arte.

EKAINAK 18

08:30 Hernaniko txistularien diana, bailaran barrena.

10:00 Meza nagusia.

11:30 Pelota partiduak:
Iñaki Elola/Iker Egiguren

B. Apezetxea-E. Lizeaga/
E. Lizeaga-A. Apezetxea

12:00 Sagardo probaketa, plazan. Ur Mia elkarteak antolatuta.

18:30 Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal eta Eñaut Martikorena.

Ondoren Errifaren zozketa eta jaiei amaiera suziriak jaurtiz.


Larunbat gaueko autobus
zerbitzu berezia:

Zinkoeneatik irteerak:
00:00etan eta 03:00etan.

Ereñotzutik irteerak:
00:30etan, 03:30etan eta 06:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!