Ate joka daude Ereñotzuko San Antonio jaiak, datorren astean ospatuko baitituzte: ekainaren 13an hasiko dira, San Antonio egunez, Enara Maciciorrek, Enara Arrutik eta Laiene Pikabeak txupinazoa botatzearekin batera; eta asteburuan emango diete segida, ekainaren 16tik 18ra.
Jaien aurretik, urtero bezala, Mus Txapelketa jokatuko dute, beroketa gisa. Gaur bertan izango da hori, 22:30etan hasita Ur-Mia elkartean; eta 36garren edizioa izango du txapelketak.