Ereñotzuko Auzo Udalak idatzia, auzotarrei

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 27a, 00:00

Joan den asteburuan izandako uholdeengatik kaltetuak izan diren auzotarren erregistro bat jaso nahi dute, Ereñotzuko Auzo Udalean, gertatutakoaren balorazio orokor bat egiteko. Hortaz, ondorengoa jakinarazi du Auzo Udalak: «egoera horretan zaudeten bizilagunei Auzo Udalarekin harremanetan jartzea eskatzen dizuegu, zuen datuak jaso hala izateko». Horretarako, Auzo Udalera bertaratu, deitu 943 55 10 00 telefonora, edota idatzi ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!