Herrialde anitzeko jolas, musika eta dantza ezagutzeko eta gozatzeko aukera gaur, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 21a, 00:00

Kultur aniztasun eguna ospatuko dute gaur Ereñotzun, Katiluzar Guraso elkartearen eskutik. Arratsaldeko 17:00etan jarri dute hitzordua, frontoian. 

Kultur aniztasunaren eguna ospatuko da gaur, arratsaldeko 17:00etik aurrea, Ereñotzuko frontoian. Ereñotzuko Katiluzar Guraso Elkartearen eskutik, zenbait jarduraz gozatzeko aukera izango dute Ereñotzuko txikiek, hala nola, ginkana, dantza afrikar saiotso bat, Bossa Nova kontzertua, herrialde ezberdinetako jakiekin egindako luntxa... Beraz, hitzordua jarri dute, gaur arratsaldeko 17:00etan, Ereñotzuko frontoian. 

Berezia izango da gaurko eguna ereñotzuarrentzat, izan ere, herrialde anitzetako jolasak, musika, dantza eta janaria ezagutu eta gozatzeko aukera polita izango dute, besteak beste Errusia, Ukraina, Suitza, Mexico, Herbehereak, Valentzia... Herrialde horietan baitute jatorria eskolako zenbait familiak.

Antolatzaileek aditzera eman dute ilusio haundiz prestatu dutela egun hau eta horregatik, parte hartzera animatu nahi izan dituzte auzotarrak «etorri eta ospatu dezagun kultur aniztasun eguna denok batera. Gogoratu:  'hainbat arraza, kultura eta kolore, denok gara lur bereko sustrai eta lore'».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!