Kultur aniztasunaren eguna ospatuko da bihar, arratsaldeko 17:00etan, Ereñotzuko frontoian. Katiluzar Guraso Elkarteak antolatzen du eta ginkana bat, dantza afrikar saiotxo bat, Bossa Nova musika kontzertutxo bat eta amaitzeko kulturarteko luntx bat antolatuko da frontoian.
Herrialde anitzetako jolasak, musika, dantza eta janaria ezagutu eta gozatzeko aukera polita izango da, besteak beste Errusia, Ukraina, Suitza, Mexico, Herbehereak, Valentzia... Herrialde horietan bait dute jatorria eskolako familia batzuk.
Ilusio haundiz prestatu dute egun hau denon artean, eta horregatik parte hartzera animatu nahi dute jendea. «Hainbat arraza, kultura eta kolore, denok garelako lur bereko sustrai eta lore...».