San Antonio jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko aukera, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 17a, 00:00

Ereñotzuko Auzo Udalean entregatu daiteke kartela; edota posta arrunt bidez.

Ate joka ditugu Ereñotzuko San Antonio jaiak, eta urtero moduan, Olak Auzo Elkarteak kartel lehiaketa antolatu du. Gaur da parte hartzeko azkeneko eguna, eta bi modutara entregatu daiteke kartela: Ereñotzuko Auzo Udalean bertan entregatuta, edota postaz bidalita (Ereñotzu, 2, kultur etxea, 20128).

Hainbat ezaugarri izan be­harko dituzte kartelek. Tamainari dagokionez, 12 zentimetroko zabalera eta 32 zentimetroko altuera beharko dute izan. Paperezko formatuan eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira, koloretan, eta edozein modalitate artistikotan. Kartelean, gainera, derrigor agertu beharko dira honako hitzak: 'San Antonio Jaiak', 'Ereñotzu' eta '2023'. Kartazal itxi batean aurkeztu beharko dira lanak, eta horren barruan, beste kartazal itxi batean sartu beharko dira egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!