Kultur aniztasuna erdigunean, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 16a, 00:00

«Ilusio haundiz antolatu dugu egun hau eta horregatik, auzotar guztiei luzatu nahi diegu gonbitea» azaldu dute antolatzaileek.

Kultur aniztasun eguna da maiatzaren 21ean, igande honetan. Hori horrela, igande arratsalderako egitarau ederra prestatu dute Ereñotzuko auzotarrek, kultura eta aniztasuna erdigunean jarriz. Ereñotzuko Katiluzar guraso elkarteak antolatu ditu ekintza mordoa, iganderako; hala nola, ginkana, dantza afrikar saio bat, kontzertua eta kulturarteko luntx bat. 

Katiluzar guraso elkartekoek, auzotarrak gonbidatu ditu parte hartzera: «herrialde anitzeko jolas, musika, dantza eta janaria ezagutzeko eta gozatzeko aukera polita da, besteak beste, Ukraina, Suitza, Valentzia, Mexiko, Holanda...herrialde horietan baitute jatorria Txirrita eskolako familia batzuk. Ilusio haundiz prestatu dugu egun hau denon artean, eta horregatik auzotar guztiei luzatu nahi diegu gonbitea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!