Udalekuak antolatu ditu Ereñotzuko Auzo Udalak, aurten ere, auzoko haur eta gaztetxoentzat (2-12 urte). Ekainaren 29tik uztailaren 21era izango dira, astearte, ostegun eta ostiraletan (09:15-12:45); eta igandera arte dago izena emateko aukera: Auzo Udalean edo ereinotzu.eus webgunean. 65 euro dira.