Batzarra datorren ostegunean, Olak Auzo Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 7a, 00:00

Ezohiko batzarra egingo du Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak, datorren ostegunean, maiatzaren 11n. Iluntzeko 19:30etatik 20:30etara izango da, Auzo Udaleko aretoan; eta bi gai dauzkate lantzeko. Batetik, aurkeztuko dute maiatzaren 28ko Auzo Udalerako hauteskundeetarako prestatu duten hautagaitza. Horretarako egin duten prozesua azalduko dute labur, eta segidan, hautagaitza aurkeztuko diete auzotarrei. Eta bestetik, batzarra baliatuko dute Olak Auzo Elkartearen zuzendaritza berritzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!