Larunbaterako, Latseko fabrikan ekitaldia antolatu du Olak Auzo Elkarteak. Fabrikan bertan informazio panela jarriko dute, eta horrekin batera, hitzaldi bat eskainiko du Asier Agirresarobek Leandro Minerren laguntzarekin. Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari, eta hitzaldia amaituta, hamaiketako baten bueltan elkartuko dira bertaratutako guztiak.
Bertara joateko autobusak jarri dituzte antolatzaileek, Hernanitik: goizeko 11:45etan irtengo da autobusa «bailarako geltoki guztietan», eta itzulera eguerdiko 14:30etan izango da, Pikoagatik. Horrez gain, Olak Auzo Elkarteak nabarmendu du, euria eginez gero, hitzaldia eta hamaiketakoa Auzo Udaleko aretoan izango dela.