Ur-Mia elkarteak batzarra, igandean

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 19a, 00:00

Igande honetan egingo du urteko batzarra, Ur-Mia solas elkarteak. Goizeko 10:00etan izango da aurreneko deialdia, eta 10:30etan bigarrena, elkartean bertan. Gainera, jakinarazi dute apirilaren 6an egingo dutela urteroko bazkaria, eta izenematea zabalik dagoela, maiatzaren 2ra arte. Elkartean bertan apuntatu behar da, edo 688 609 552 telefonora deitu. Eta azkenik, elkarteak gonbidapena luzatu die auzotar guztiei, berriei bereziki, elkarteko bazkide egiteko. Horretarako, edozein bazkideri esan behar zaio, eta haren bitartez juntako kideren batengana hurbildu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!