Ur-Mia Solas Elkarteak jakinarazi du apirilaren 23an egingo duela 2022-2023 urteko batzarra. Lehenengo deialdia goizeko 10:00etan izango da, eta bigarrena ordu erdi beranduago; 10:30etan. Elkartean bertan jarri dute hitzordua.
Batzarraz gain, irekita dago maiatzaren 6an egingo duten urteko bazkarirako izena emateko epea. Maiatzaren 2an itxiko da apuntatzeko tartea, eta 688 60 95 52 telefono zenbakira deituta egin behar da.
Gainera, elkartetik bazkide egiteko gonbidapena luzatu diete auzotar guztiei: «Elkarteak gonbidapena egiten die auzotarrei, eta bereziki, auzotar berriei, elkarteko bazkide egiteko. Horretarako edozein bazkideri esan eta haren bidez juntako kideren batengana hurbildu behar da».