Ur-mia solas elkarteak, apirilaren 23an, urteko batzarra egingo du. Lehen deialdia 10:00etan eta bigarren deialdia 10:30etan izango da, elkartean bertan. Bide batez, jakinarazi nahi dute maiatzaren 6an izango den urteko bazkarirako izena emateko epea irekita dagoela, maiatzaren 2ra arte, elkartean bertan edo 688 609 552 telefono zenbakira deituta. Azkenik, elkarteak gonbidapena egiten die auzotarrei, eta bereziki, auzotar berriei, elkarteko bazkide egiteko. Horretarako edozein bazkideri esan eta haren bidez juntako kideren batengana hurbildu behar da.