Ereñotzuko denda zerbitzua ustiatzeko lizitazioa martxan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 5a, 00:00

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 20ra arte. Bost urteko kontzesioa izango da; bi urte eta luzagarria 3garren, 4garren eta 5garren urtean.

Ereñotzuko auzo udalak argitaratu berri ditu Ereñotzuko denda zerbitzua ustiatzeko lizitazioa arautuko dituen oinarriak. Hernaniko udalaren web orrian, kontratatzailearen profilean, dago eskuragarri ondoko loturan: https://www.contratacion.euskadi.eus/webkpe00-kpeperfi/eu/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso397608/eu_doc/index.html

Bost urteko kontzesioa edo kontratua izango du eta luzagarria hirugarren, laugarren eta bosgarren urtean. Beraz, bost urte arterako iraupena izan dezake eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 20an amaitzen da.

2019an Begoña Garciak  jarri zuen mar­txan Ere­ñotzuko denda urte askoan dendarik gabe egon eta gero eta auzotarrek es­kertu zuten: «Behar zen den­da». Portu auzoan denda eduki eta gero Be­goña Garciak Ereño­tzura sal­­to egin zuen. Lau urteko kontzesioa zuen, bi urte eta luzagarria hirugarren eta laugarren urtean. 

Ereñotzuko auzotarrak eskertu dute azken lau urte hauetan eskainitako zerbitzua eta beste bost urtetan dendaren zerbitzua luzatzea ona litzatekela diote. Su­per­­merkatu txikia dute auzotarrek eta hori da na­hi dutena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!