Energiaren inguruko eztabaida aktibatzeko, tailer irekia antolatu du biharko, Olak auzo elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 15a, 00:00
Bihar arratsaldean izango da tailerra, Ludotekan.

Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera tailerrari eta Ludotekan izango da.

Urumea bailarako Identitatea eta Ondarearen inguruko herri mugimenduak pizteko proiektuaren baitan, energiaren inguruko eztabaida aktibatu nahian dabil Ereñotzuko Olak auzo elkartea, eta horretarako, tailer irekia antolatu du biharko; arratsaldeko 19:30etan hasita, Ludotekan.

Auzotarrek energiaren inguruan dituzten kezkak, ikuspegiak eta beharrak partekatu nahi dira bileran, eta horrez gain, hauen inguruan lantalde bat sortu daitekeen baloratu nahi dute. Energiaren inguruko eztabaida globala oso sakona bada ere, Olak auzo elkarteak Urumea bailarako ikuspegitik aztertu nahi du. Horretarako, gaiaren inguruan interesa duten auzotar guztiei egiten die deia, lehen bilera honetan parte hartu dezaten.

 
Bost gai nagusiren inguruan lanean

Herri mugimenduaren aktibazio proiektuak egindako ibilbidean, Olak auzo elkarteak aitortu du auzotarrek gai ezberdinen inguruan agertu dutela interesa, «edota kezka eta gai horien inguruan lantaldeak sortzeko ahaleginak egiten dabiltza». Lantzen hasi diren gaiak ondorengoak dira: Iñatzupedia-auzoko ondarea; lehen sektorea; energia; eta bertako basoa.

Lau gai hauek, modu ezberdinean ari dira lantzen, sortu den interesaren eta gaiaren inguruan mugitu den jendearen arabera. Iñatzupedia-auzoko ondarearen inguruan jadanik lantalde bat martxan da, gai zehatz batekin. Lehen sektorearen inguruan, auzoko zenbait baserritatik bere egoeraz hitz egitera hurbldu dira auzo elkarteko zenbait kide, eta martxo hasieran bilera baten buletan bildu ziren. Eta, bihar, energiaren inguruko lehenengo bilera egingo dute. Azkenik, bertako basoaren ingururko tailer irekirako, datozen asteetan deitu dute. Lau gai hauez gain, Auzo Udala eta Auzo elkartea, proeiktuaren beste ardatzetako bat den, Ereñotzuko Zentralaren egoera aztertu eta auzoaren erabilerarako berreskuratzeko zer aukera egongo liratekeen aztertzen ari dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!