Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' filmak hiru sari irabazi ditu, Berlinale Zine Jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 28a, 00:00

Estibaliz Urresola Berlinen, saria eskuetan duela. Argazkia: Inicia films

Guild Film Prize saria eta Berlinale Morgenpost Readers`s Jury Awars sariak irabazi ditu 20.000 especies de abejas filmak. Eta Sofia Oterok, filmeko protagonistak, Aktore Protagonista Onenaren Zilarrezko Hartza irabazi du.

Berlinale nazioarteko zine jaialdian, txalo zaparrada luzearekin jaso zuen Ereñotzun bizi den Estibaliz Urresola Solagurenen filmak: 20.000 especies de abejas. Eta larunbat goizean, Urresolak Guils Film Prize saria irabazi zuen, Alemaniako erakusketariek Berlinaneko Competition saileko Film Onenari ematen diotena; eta Berlinale Morgenpost Readesr's Jury Awars saria ere jaso ditu. Era berean, Sofia Oterok, 20.000 especies de abejas filmeko protagonistak, Aktore Protagonista Onenaren Zilarrezko Hartza irabazi du. 

Esan daiteke errekonozimendu horrek baduela pixuzko garrantzia, izan ere, gaztelaniaz, euskeraz eta frantsezez filmatutako lana da. Hortaz, Berlinalen euskera entzuten den lehen aldia izan da hau, eta Ereñotzun bizi den zinemagileak historia egitea lortu duela esan daiteke; bideko oztopoak hautsiz eta euskal zinema munduko zinema-jaialdi garrantzitsuenetako batean nabarmenduz.

20.000 especies de avejas filma ekoitzi dute Gariza Filmsek, Inicia Filmsek eta Sirimiri Filmsek. Urresolaren pelikulak, Cocoren istorioa kontatzen du, Baionan bizi den 8 urteko haurra. Aitor deitzen diote inguruko guztiek, baina Lucía deitzea nahi luke berak. Ez da eroso sentitzen gainontzekoek berarengandik espero dutenarekin. Anek, bere amak, udako oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin jaioterrira itzultzeko; bertan Lita amona eta Lourdes izeba erlezainarekin elkartzeko. Oporraldi honek, hiru belaunaldi ezberdinetako emakume hauen bizitzak eraldatuko ditu, euren beldur eta zalantzei aurre egitea behartuz. 

Berlinen izandako arrakastaren ondoren, 20.000 especies de abejas filmak, nazioarteko zenbait jaialditan jarraituko du bere ibilbide arrakastatsua, hala nola, Malagako Zinemaldiko Sail Ofizialean hartuko du parte, martxoaren 10etik 19ra bitartean eta D'A Film Festival jaialdi katalaneko amaierako galan ere proiektatuko dute. Eta apirilaren 21ean estreinatuko dute zinema aretoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!