Makina bat lagun elkartu ziren Ereñotzun, Santa Ageda bezpera ospatzeko. Eta ohiko koplez gain, ez zuten hutsik egin bertsoek ere: kaleko hotzean, bat-batean aritu ziren bertsotan Eli Pagola eta Unai Agirre; eta epelean, berriz, bertso jarriak eskaini zituzten Eñaut eta Unai Agirre anaiek, beste hainbatetan bezala. Musikariak ere, beti bezain prestu: Imanol Kamio akordeoiarekin eta Jon Mari Beasain panderoarekin.