Auzo batzarra egingo dute larunbatean, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 7a, 00:00

Larunbatean egingo dute urte hasierako batzarra, Ereñotzuko Auzo Udaleko aretoan. Bost puntuko gai zerrenda prestatu dute aurtengoan: 2022 urteko jardueren eta diru kontuen laburpena, 2023 urterako proiektuak eta aurrekontuaren azalpena, Olak Auzo Elkartearen jarduera eta aurrekontuaren onarpena, Auzo Udalerako hauteskundeak aurtengo maiatzean eta Eskari zerrenda. 10:30etan hasiko da batzarra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!