Santa Agedako entsaioa gaur, ilunabarrean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 27a, 00:00
Makilak erritmoz eta batera astintzeko, entsaioak antolatu ditu Ur-Miak.

Gaur izango da aurreneko entsaioa, eta bigarrena, otsailaren 3an, biak arratsaldeko 19:30etan, Ur-Mian.

Otsailaren 4an aterako dira ereñotzuar helduak, gazteak zein txikiak Santa Agedako errondara, etxe guztiak kantuz poztutzeko asmotan, Ur-Mia elkarteak antolatuta. Hala ere, eguna borobila atera dadin, aurretik bi entsaio egingo dituzte: Lehenengoa gaur izango da, eta bigarrena, berriz, otsailaren 3an. Ilunabarreko 19:30etan hasiko dira entsaioak, Ur- Mia elkartearen lokalean. 

 
Otsailaren 4rako, plan ederra ereñotzuarrek 

Arratsaldeko plana antolatu dute Santa Ageda errondarako. Lehenik, Pagoagatik abiatuko dira, Lastaolaraino iritsi arte kantari ariko dira bidean geldialdiak eginez. Etxez etxeko erronda egingo dute, eta eguna ezin hobe amaitzeko, Larre-Gain sagardotegian bapo afalduko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!