Urteroko legez, martxan dira Santa Ageda erronda prestatzeko lanak. Ur Miak Elkarteak antolatuta, errondan aterako dira otsailaren 4ean ereñotzuarrak, etxe guztiak kantuz poztutzeko asmoz.
Egunean bertan dena txukun irten dadin, aurretik bi entsaio egingo dituzte erronda prestatzeko. Datozen bi ostiraletarako jarri dutze hitzordua: lehenengoa etzi izango da, urtarrilaren 27an, eta bigarrena, berriz, otsailaren 3an. Ilunabarreko 19:30etan hasiko dira entsaioak, Ur Mia Elkartearen lokalean.
Arratsaldeko plana antolatu dute Santa Ageda errondarako. Pagoagatik abiatuko dira, eta bertako inguruetan arituko dira kantari, Lastaolaraino iritsi arte. Etxez etxeko erronda egingo dute, eta Larre-Gain sagardotegian amaituko dute eguna, afari baten bueltan.