Aiatz Hernani eta Joxeba Lizeaga garaile, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 16a, 00:00

Fagollaga jatetxean bazkaria eta Gipuzkoako kanporaketarako sailkapena lortu dituzte Hernanik eta Lizeagak.

Larunbat arratsaldean jokatu zen, Ereñotzun, XIV. Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa. Aiatz Hernani eta Joxeba Lizeaga izan ziren irabazleak, eta Gipuzkoako kanporaketetarako sailkapenaz gain, Fagollaga jatetxean otordu bat eskuratu zuten. Arnaitz Lasarteren eta Oier Iurramendiren aurka jokatu zuten finala, eta hauek ere sailkatu dira Gipuzkoako kanporaketak lehiatzeko. 

Herrialdeetako kanporaketak martxoaren 11n jokatuko dira; bertan izango dira Lizeaga eta Hernani, eta bi aste beranduago, martxoaren 25ean, jokatuko da final nazionala, Zornotzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!