Dagoeneko martxan da Euskal Herriko XIV. mus txapelketa, eta hasi dira herriz herriko kanporaketak. Hori horrela, Ereñotzuk asteburu honetarako jarri du hitzordua, gaur arratsaldeko 16:00etan hasita, Irrintzi tabernan. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko da, eta irabazleak hurrengo fasera sailkatzeaz gain, Fagollagan bazkaria edo afaria irabaziko du Ereñotzuko auzo elkartearen eskutik.
Sailkatzen direnak beste kanporaketa bat jokatu beharko dute aurrerago. Euskal Herriko Mus Txapelketa lurraldeka jokatzen da eta ondoren lurralde bakoitzetik bikoteak sailkatuko dira final nagusira. Ereñotzuko bikoteak Gipuzkoako kanporaketara pasako dira eta hori martxoaren 11n jokatuko dira. Finalera lurralde bakoitzetik bi bikote sailkatzen dira eta aurten martxoaren 25ean jokatuko da Zornotzan.