Ereñotzun barrikotea abenduaren 16an izango da Ur-Mia elkartean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 6a, 00:00

Bi urte eta gero berreskuratu dute eta izena emateko epea abenduaren 13ra arte da, Ur-Mian bertan edota 607 703 185 telefono zenbakian.

Ereñotzun barrikotea berreskuratu dute pandemiaren eraginez bi urtez bertan behera geratu eta gero. Beraz, urteroko hitzordua itzuli da. Aurten abenduaren 16an izango da, arratsaldeko 20:30etan hasita, Ereñotzuko Ur-Mia elkar­tean. 

Gabonak gainean direla aprobetxatuz, festa giroari hel­duko diote auzotarrek, maha­ia­ren bueltan elkartu, eta ondo pasatzeko. Barrikotean par­te har­tzeko, dena den, aldez au­rre­tik eman behar da izena, Ur-Mian ber­tan edo 607 703185 telefono zenbakian. Azken eguna abenduaren 13an, asteartean. 

 

Txistorra, bakailua, saiheskia, sagardoa...

Txistorraz gain, bakailua eta saiheskia ere izan ohi dute menuan eta laguntzeko sagardoa. Azken barrikotean, 2019an, 62 lagun bildu ziren eta aurten giro hori berreskuratu nahi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!