Neomak taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute, bihar gauean, Ereñotzuarrek

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 18a, 00:00
Bihar gaueko 22:00etan hasiko da kontzertua, Ereñotzuko frontoian.

Sustrai tradizionalak eta estilo organikoa konbinatuko ditu, teknologia berrien aukerekin, Neomak taldeko zazpikoteak. 

Olak Auzo Elkarteak antolatuta, bihar gaueko 22:00etan, Neomak taldea oholtzaratuko da Ereñotzuko frontoian. Sarrerak 10 euro balio du helduentzat, 6 eta 17 urte bitartekoentzat 5 euro, eta txikiek ez dute sarrerarik behar. Sarrerak 'bibe.me'n erosi daitezke edo Ereñotzuko Auzo Udalean. 

Neomak taldea osatzen dute, Alaitz Escudero Unanuek, Amets Ormaetxea Ezpeletak, Eneritz Aulestia Mutiozabalek, Garazi Otaegi Lasartek, Irati Gutierrez Artetxek, Leire Etxezarreta Learretak eta Maria Lasa Hilariok. Zazpi artistak trikitixa eta pandero jotzaile ederrak izateaz gain, sustrai tradizionalak eta estilo organikoa konbinatu nahi izan dituzte, teknologia berrien aukerekin, fusio elektronikoa esperimentatzeko eta probatzeko.  Eta hitzak musika bezain garrantzitsuak dira. Horregatik Neomak taldeak entzuleak hausnarketara bultzatuko dituen abestiak eskaintzen ditu, hala nola, emakumeak gizartean duen papera edo XXI. mendeko emakumearen aldarrikapena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!