Neomak taldea oholtzaratuko da Ereñotzun, azaroaren 19an

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 9a, 00:00

Neomak taldeak kontzertua eskainiko du Ereñotzun, hilaren 19an, 22:00etan

Sarrerak 'bibe.me' webgunean erosi daitezke,  edo Ereñotzuko Auzo Udalean. 

Olak Auzo Elkarteak antolatuta, Neomak taldeak kontzertua eskainiko du, hilaren 19an, Ereñotzuko frontoian. Gaueko 22:00etan emango zaio hasiera kontzertuari. Sarrerak 10 euro balio du helduentzat, 6 eta 17 urte bitartekoentzat 5 euro, eta txikiek ez dute sarrerarik behar. Sarrerak 'bibe.me'n erosi daitezke edo Ereñotzuko Auzo Udalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!