Euskaraldiko postua hara eta hona ibili da Hernanin azken aste hauetan, eta arrakasta izan du herritarren artean. Orango honetan, Ereñotzun egingo du geldialdia, eta, aurreratu dutenez, azkena izango da. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera, salgai jarriko dituzte Euskaraldiko produktuak (kamixetak, jertseak eta poltsak). Horrez gain, aurtengo txapak hartzeko eta edizioan izena emateko aukera ere izango da.