Plan borobila, gaur arratsalderako: gaztain jatea, sagardo dastaketa, tortilla txapelketa eta bolatokia

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 23a, 00:00

Gaztain jatea egingo dute Ereñotzuko frontoian, beste urte batez.

Olak Auzo Elkarteak antolatuta, arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da festa giroa frontoian, ohiko gaztain jatearen bueltan.

Ereñotzun ohikoa bilakatu den ekintza bat izango da bueltan, gaur arratsaldean: gaztain jatea egingo dute frontoian, 17:30etatik aurrera. Baina gehiago ere izango du ospakizunak, plan borobila prestatu baitu Olak Auzo Elkarteak, arratsalderako. Horrela, auzoko sagardo dastaketa egingo dute, eta bolatoki portatila ere jarriko dute frontoian bertan, nahi duten guztiek bola probatu dezaten.

Gainera, ez du hutsik egingo patata tortilla txapelketak ere. Edonork hartu dezake parte, bakoitzak bere patata tortilla eginda; eta frontoian entregatu behar dira, arratsaldeko 18:00ak baino lehen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!