Trikuharriz trikuharri larunbatean, Igoin-Akolako megalitoak ezagutuz

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 20a, 00:00

Donostialdea Turismoak antolatuta, irteera egingo dute, 09:30etan Epeletik abiatuta. Doakoa da, baina izena eman behar da.

Beterri-Buruntza eskualdean, hainbat irteera gidatu antolatu ditu Donostialdea Turismoak, udara honetan ere; eta larunbat honetan egingo dute denboraldiko azkenekoa, Hernanin. Zehazki, Ereñotzun izango da ibilaldia, goizeko 09:30etan Epeletik abiatuta, Irubide jatetxearen aurreko aparkalekutik.

Lau orduko irteera gidatua egingo dute, eguerdiko 13:30ak arte, trikuharriz trikuharri, Igoin-Akola mendilerroko megalitoak ezagutu eta inguruko paisajeez disfrutatzeko.

Doako irteera, baina aurrez izena emanda

Doakoa da irteera gidatuan parte hartzea, baina aldez aurretik eman behar da izena: donostialdea@behemendi.eus helbide elektronikora idatzita, edo 656 705 243 telefonora deituta.

Nabarmendu dute, «bertakoentzat zein bisitarientzat» izan daitekeela interesgarria larunbat goizeko irteera gidatua, eta horretan parte hartzera animatu dituzte denak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!