Musikak hartuko du Ereñotzu, ostiral iluntzean. Izan ere, Rock Gaua antolatu dute Olak Auzo Elkarteak eta Ur Mia elkarteak, eta Igara Roosters taldeak eskainiko du kontzertua, 19:00etan hasita, Ereñotzuko plazan.
Horrela, 90eko hamarkadako rock musikaz gozatzeko aukera izango dute, auzotarrek ez ezik, gerturatzen direnek. Doakoa izango da emanaldia. Azkeneko asteotan, besteak beste, Elgoibarko garagardo azoka girotu du talde donostiarrak, eta Miramongo Parkea Musik Fest jaialdian ere aritu da.
Kontzertuaren ondoren, gainera, afaria egingo dute Ur Mia elkartean, eguna borobiltzeko. Horretarako, aldez aurretik eman behar da izena, eta gaur da azkeneko eguna: 688 780 356 telefonora deitu behar da. Helduentzako afaria 17 euro dira, eta haurren kasuan 8 euro.