Ur Mia elkarteak eta Olak Auzo Elkarteak antolatuta, ostiralean Rock Gaua izango da, 19:00etan, Ereñotzuko plazan. Igara Roosters taldeak eskainiko du kontzertua eta 90garren hamarkadako rocka entzungo da. Ondoren afaria prestatuko da Ur Mia elkartean eta afaltzeko izena eman behar da, 688 780 356 telefono zenbakian. Horretarako azken eguna etzi, asteazkena, izango da. Helduek 17 euro ordaindu beharko dute eta umeek 8 euro.