Gripearen eta  Covid-19aren  aurkako txertoak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 11a, 00:00

Etzi, ostegunean, Goizeko 10:00etan hasita Auzo Udaleko aretoan, gripearen aurkako txertoa eta Covid-19aren kontrako laugarren dosia jarriko diete adinekoei. Batetik, gripearen aurkako txertoa jarriko diete, 65 urtetik gorakoei, eta gaixotasun kronikoa duten haurdunei. Eta bestetik, Covid-19aren kontrako txertoaren dosia emango diete, 65 urtetik gorako auzotarrei. Bi txertoetako edozein hartzeko, aldez aurretik hartu behar zen hitzordua; eta gaur da horretarako azkeneko eguna, 12:30ak arte, Auzo Udalera bertaratuta edo telefonoz deituta (943 55 10 00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!