Gaurtik, berriro jarriko dute martxan Ereñotzuko Gazte Txokoa, honako ekintza hauek egiteko asmotan, besteak beste, mendi irteerak, pelikula berriketak eta eskulanak. Ereñotzuarra edo Txirritako ikasle ohia denari, edota DBHko ikasketak egiten ari denari luzatu diete gonbitea. Ostiraletan izango dira elkartze egunak, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, ludotekan. Horrez gain, antolatzaileek azaldu dute ez dela inon izena eman beharrik bertaratzeko.