Kultur eskaintza zabaldu nahian, bilera irekiak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 21a, 00:00

Udarako geldialdiaren ondoren, martxan da Olak Auzo Elkartea berriro, «auzotarrei eskaintza kultural zabala luzatzeko asmoz». Dagoeneko hasi dira prestatzen datozen hilabeteetarako ekintzak, euskera eta euskal kultura bultzatu nahian; eta ez dira faltako hitzaldi, kontzertu, antzerki edota ikastaroak. Baina eskaintza hori zabaldu egin nahi dute, eta horregatik, bilera irekiak antolatu dituzte, eta deia luzatu diete. Bi asteazkenetik behin bilduko dira, arratsaldeko 19:00etan Auzo Udaleko aretoan; eta gaur izango da hurrengoa.

Bestalde, gaur bukatuko da epea, Auzo Udalak antolatutako ikastaroetan izena emateko: entrenamendu funtzionala, yoga eta aerobik-fitness. Hiru modu daude aukeran, apuntatzeko: Auzo Udalean, 943 55 10 00 telefonoan, edo ereinotzu@ereino­­tzu.eus helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!