Ekintzak prestatzeko, bilera irekia bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 20a, 00:00

Udarako geldialdiaren ondoren, datozen hilabeteotarako kultur ekintzak prestatzen hasi da Olak Auzo Elkartea, eta ohiko eskaintza zabaltzeko asmoz, bilera irekiak antolatu dituzte, interesa eduki dezaketen auzotar guztientzat. Bi asteazkenetik behin bilduko dira, 19:00etan Auzo Udaleko areto nagusian. Hurrengo zita, bihar bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!