Ereñotzun ikasturte berria antolatzen dabiltza eta urtero bezela, Berriketan programa jarriko dute martxan. Adineko pertsonei zuzendua dago eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara, Auzo Etxean izaten da. Karta jokoak, sudokuak, partxisa, tertulia...eta bukatzeko merienda! dira antolatzen diren ekintzetako batzuk. Irekia eta doakoa da. Nahi duen oro etor daiteke, aurretik izena eman behar izan gabe.