Ereñotzuko ikastaroetan izena emateko epea gaur zabalduko da datorren asteazkenera arte. Interesa izanez gero izena emateko hainbat aukera daude, hala nola, Ereñotzuko Auzo Udalera bertaratuta, telefono honetara deituta 943 55 10 00 edo ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera idatzita. Ondorengo ikastaroak daude: Entrenamendu funtzionala, astearteetan eta ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara; Yoga astearteetan eta ostegunetan 17:00etan 18:30etara; eta Aerobik eta Fitness ikastaroa, astelehenetan eta asteazkenetan, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara, eta 18:30etatik, 19:30etara.