Kurtso berria hastearekin batera, datorren astean irekiko da Ereñotzuko ikastaroetan izena emateko epea. Sekulako ikastaro eskaintza osatu dute 2022 eta 2023 ikasturterako: entrenamendu funtzionala, astearteetan eta ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara; Yoga astearteetan eta ostegunetan 17:00etan 18:30etara; eta Aerobik eta Fitness ikastaroa, asteleheneetan eta asteazkenetan, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara, eta 18:30etatik, 19:30etara.
Izena emateko epea, hilaren 14an irekiko da eta 21era arte egongo da apuntatzeko aukera.
Beraz, interesa izanez gero izena emateko hainbat aukera daude, hala nola, Ereñotzuko Auzo Udalera bertaratuta, telefono honetara deituta 943 55 10 00 edo ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera idatzita.
Halaber, antolatzaileek aditzera eman dute dute aurrematrikulen arabera, aldaketak egon daitezkeela ordutegietan.