Hondakinak, Urumearen ertzetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 12a, 00:00
Zaborra biltzeko deia egin dute auzotarrek.

Uda heltzearekin batera, Ereñotzuko auzotarrek urteroko kexa bera luzatu dute, egoera urtetik urtera aldatzen ez dela ikusita. Izan ere, azken egunotan, erreka hondakinez beteta azaldu da berriro ere. Erreka ertzean ez ezik, autoa aparkatzen den inguru horretan, presa aldean, basura poltsak ere uzten dituzte pilatuta. Baina hor ez dago zaborrontzirik, eta, beraz, hantxe geldutzen dira auzotarren batek hartu eta botatzen dituen arte. Horregatik, arduraz jokatzeko eta ingurua zaintzeko eskatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!