Gaur gaueko 22:30etan, Don Inorrez taldeak, kontzertu eder bat eskainiko du Ereñotzuko auzotarren artean. Ereñotzuko plazan izango da, doan. Horrez gain, arratsaldeko 20:00etan bilduko dira hainbat auzotar, afari baten bueltan, motorrak berotzeko.
Imanol Ubeda gaur, Ereñotzun
Don Inorrez Tolosako musika taldea bat da. Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan eta Imanol Ubeda taldeko kantariak bakarkako ibilbideari ekin zion Don Inorrez proiektua sortuz. Imanol Ubedarekin batera Karlos Aranzegi bateria-jotzailea, Fernando Neira baxu-jotzailea eta Ruben Caballero gitarra-jolea aritzen dira zuzenekoetan. Eta gaur, Ereñotzun izango dira. k