'Don Inorrez'ek emanaldia ostegunean, eta afaria Ur-Mian

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 25a, 00:00

Tolosako musika taldea entzuteko aukera izango dute, ereñotzuarrek.

Emanaldia baino lehenago afaria antolatu dute Ur-Mian, eta gaur da izena emateko azken eguna. 

Ostegun honetan, 'Don Inorrez' taldearen bisita izango dute Ereñotzuko auzotarrek, kontzertua eskainiko baitute, gaueko 22:30etan, Ereñotzuko plazan. Kontzertuaz gain, Ur-Mia elkartean afaldu nahi duenak aukera izango du, aldez aurretik izena ematen badu, eta gaur da apuntatzeko azken eguna, 688 780 356 telefonora deituta. Afarirako, helduek 17 euro ordaindu beharko dituzte, eta adin txikikoek, 8 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!