Datorren ostegunean, 'Don inorrez' en bisita izango dute Ereñotzuko auzotarrek, kontzertua eskainiko baitute. Gaueko 22:30etan emango zaio hasiera kontzertuari Ereñotzuko plazan, eta doakoa izango da. Kontzertuaz gain, Ur-Mia elkartean afaldu nahi duenak aukera izango du, aldez aurretik izena ematen badu. Helduek 17 euro ordaindu beharko dituzte, eta adin txikikoek, 8 euro. Izenematea uztailaren 26a biano lehen egin behar dela nabarmendu dute antolatzaileek, 688 780 356 telefonora deituta. Ur-Mia elkartea eta Olak auzo elkartea izan dira antolatzaileak eta auzotarrei animatzeko deia luzatu diete.