Urtero moduan, Ereñotzuko frontoia erabiltzeko ordua hartzeko aukera eskaini du Auzo Udalak, datorren denboraldirako. Goizez zein arratsaldez, zenbait ordu tarte emandituzte aukeran. Astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etatik 09:00etara eta arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara izango da ordua erreserbatzeko aukera; eta larunbat eta igandeetan, berriz, goizeko 08:00etatik 10:00etara eskatu daiteke ordua.
Izena emateko aukera bihar arte izango da, eta hiru modutara apuntatu daiteke: Ereñotzuko Auzo Udalera bertaratuta, 943 55 10 00 telefono zenbakira deituta, edota ereinotzu@ereinotzu.eus helbide elektronikora idatzita. Bihar eguerdiko 13:00etan bukatuko da epea, orduak eskatzeko.
Datorren denboraldian frontoian entrenatu nahi duenak, izena ematerako orduan, hainbat xehetasun eman beharko ditu. Hori horrela, urtean zehar frontoira joan nahi duten guztiek, eguna eta ordua zehaztu beharko dituzte.