San Antonio eguna giro ederrean ospatuta, Castellersen zain

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 14a, 00:00

Giro ederrean ospatu zuten, atzo, Ereñotzuko jaien egun haundia: San Antonio eguna. Maila haundiko herri kirolariek eta Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu bertsolariek jarri zuten saltsa eguerdian, eta dantza izan zen protagonista a

Herri kirolek, bertsoek eta dantza emanaldiak borobildu zituzten San Antonio jaiak atzo, Villafrancako Castellersen bisita jaso aurretik.

Giro ederrean ospatu zuten, atzo, Ereñotzuko jaien egun haundia: San Antonio eguna. Maila haundiko herri kirolariek eta Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu bertsolariek jarri zuten saltsa eguerdian, eta dantza izan zen protagonista arratsaldean. Ttarlako eta Ereñotzuko dantzariak aritu ziren frontoian, eta emanaldi ederra eskaini zuten, auzotarren txalo zaparraden artean. Patata tortilla lehiaketa ere egin zuten, eta baita errifaren zozketa ere: 0401 zenbakiduna izan zen saritua.

Gaztetxoen esku pelota partiduak izan ziren segidan, frontoian bertan; eta lagunarteko giro goxoan eman zieten amaiera festei: norberak etxetik eramandakoarekin, frontoian afaldu zuten auzotarrek, elkarrekin, jaien bukaerako suziriak jaurti aurretik.

Villafrancako Castellersen bisita, ostegun eta ostiralean

Ospakizunak ez dira bukatu Ereñotzun, dena den. Izan ere, Villafrancako Castellers talde kataluniarraren bisita jasoko dute aste honetan bertan. Ostegunean, bere esperientzia kontatzeko hitzaldia eskainiko dute, 19:15etan Auzo Udaleko aretoan. Eta ostiralean, Castellersen ekitaldi nagusia izango da plazan, iluntzeko 20:30etan hasita.

 

Erlazionatuak

San Antonioak 2022, astelehena

Kronika - Erredakzioa 2022 eka 13 Ereñotzu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!