Joxan eta Odei txapeldun, XXXV. Mus Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 8a, 00:00

Odei eta Joxan, txapeldun.

San Antonioetako egitarauaren barruan, XXXV. Mus Txapelketa jokatu zen joan den ostiralean, Ur-Mia elkartean. Denera, 12 bikotek hartu zuten parte, eta giro bikaina izan zen. Honelaxe amaitu zen txapelketa: Joxan eta Odei, txapeldun; 2. postuan, Pello eta Jabier; 3. postuan, Aiatz eta Aitor; 4. postuan, Manueltxo eta Iñaki.

Partehartzaile guztiak, Ur-Mia elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!