Joan den asteburuan eman zieten hasiera Urumea bailarako festei, Florida-Etxeberriko eta Osiñagako Jaiekin. Martxa hori hartuta, asteburu honetan San Antonioak ospatuko dituzte Ereñotzun. Joan den astean ireki zuten egitaraua XXXV. Mus Txapelketarekin eta Euskadiko Bola Txapelketarekin, eta ereñotzuarrek egiteko ugari izango dute ostiraletik hasita datorren ostiralera arte, ekainaren 17ra arte.
Denetarik izango da bost egunetan. Afari herrikoia, erromeria, DJa, bola txapelketa, pelota partiduak, txistulariak... Aspertzeko tarterik ez dute izango bertaratzen direnek.
SAN ANTONIOAK 2022
EKAINAK 10
15:00 Txirritako ikasleen
ikasturte amaierako jaialdia.
16:30 Haur jaialdia. Merienda, jolasak, ginkana...
20:00 Aerobik taldeak jaiei hasiera suziriak jaurtiz.
20:45 Denok plazara!
21:00 Herri afaria frontoian. Txartelak salgai gaur arte.
Ondoren DJ Dz plazan.
EKAINAK 11
17:00-19:00 Puzgarriak futbol zelaian.
17:00-19:00 Bola eta toka. Hernaniko Bola Txapelketa hasiera.
20:00-21:00 eta 00:30etatik goizaldera arte Laiotz.
EKAINAK 12
08:30 Diana txistulariekin.
10:00 Meza nagusia.
11:30 Pelota partiduak.
12:00 Sagardo dastaketa plazan.
EKAINAK 13
08:00 Meza.
10:30 Meza nagusia.
12:00 Herri kirolak plazan. Harri-jasotzaileak: Urra eta Eizmendi; aizkolariak: Nerea Arruti-Suharri 'Paolla', Laiene Pikabea-Axel Larrañaga.
Ondoren, errifen zozketa eta pelota partiduak.
20:00 afaria frontoian (norberak bere etxetik dakarrenarekin).
Ondoren, jaiei amaiera.
EKAINAK 16
19:15 Hitzaldia: 'Castellersak komunitate auto-antolatua. Castellers de Villafranca taldearen esperientzia. Auzo udalean.
EKAINAK 17
20:30 Castellers de Villafranca-ren ekitaldia, plazan.