Igoin Pikabea bigarren eta Laiene Pikabea hirugarren, Azpeitin

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 7a, 00:00

Urrezko Aizkolarien Txapelketako finalak jokatu zituzten igandean, Azpeitiko Izarraitz frontoian; eta bertan izan ziren Igoin eta Laiene Pikabea anai-arreba ereñotzuarrak. Emakumezko absolutuen finalean aritu zen Laiene, eta hirugarren bukatu zuen, 7:10 denboran osatuta bi lanak. Aurretik izan zituen Nerea Arruti urnietarra (5:39) eta Nerea Sorondo beratarra (6:13). Igoinek, aldiz, mutil gaztetxoen finala jokatu zuen, eta bigarren izan zen, lana 5:24 denboran osatuta. Isidro Velasco zaratearrak (5:03) hartu zion aurrea, eta atzetik izan zuen Amets Aristizabal urdiaindarra (6:41).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!