Ereñotzuko adinekoentzako plan konpletoa prestatu du Olak Auzo Elkarteak, gaurko: Leitzara egingo dute irteera. Ereñotzuko autobus geltokian elkartuko dira, goizeko 09:30etan, autobusean bertara joateko. Elkarrekin gosalduko dute, eta PeruHarrira bisita egingo dute ondoren, Perurena familiak Leitzan daukan museora, bertako zelai berdeetan aire librean. Gorritin bazkalduko dute.