Bero haundiarekin ere, gozatu ederra hartu zuten partehartzaileek eta ikusleek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 17a, 00:00
Izaskun Txintxurreta ereñotzuarra, irripartsu, Arrondoko antenako aldapa igo berritan. Ikusle asko bildu ziren aldapan.

Hodei Lujanbio goizuetarra eta Nerea Amilibia aiarra nagusitu ziren igandean Ereñotzuko Mendi Lasterketan. 125 korrikalarik bukatu zuten lasterketa, sekulako beroari aurre eginda, ibilbidea bete zuten ikusleen animoen laguntzaz.

Festa ederra izan zen igande goizean Ereñotzun, eta borobila izan zen auzoko mendi lasterketaren 10garren edizioa. Eguzkia izan zen jaun eta jabe, eta sekulako beroa izan zuten korrikalariek, Ereñotzuko Mendi Lasterketaren ibilbide gogorrari aurre egiteko; baina horrela ere, gozatu ederra hartu zuten partehartzaileek, eta baita ibilbidea bete zuten ikusleek ere. Sekulako giroa izan zen mendian, eta animorik ez zuten falta izan korrikalariek, beroari aurre egiteko. Larre Gain sagardotegitik Arrondoko antenara igotzeko aldapan, esaterako, dozenaka lagun elkartu ziren, eta pasillotxoa osatu zieten korrikalariei.


Izena emanda zeuden 147 partehartzaileetatik, 125ek osatu zuten lasterketa. Horietatik 60 izan ziren Urumea bailarakoak: 57 hernaniar eta ereñotzuar, eta aranoar, astigartar eta goizuetar bana. Hain juxtu, goizuetarrak lortu zuen garaipena, gizonezkoetan: Hodei Lujanbio nagusitu zen, 1:08:17 denborarekin, lasterketaren azkeneko zatian Oier Elorza azkoitiarrari (1:08:57) aurrea hartuta. Jokin Tolosa anoetarra izan zen hirugarren (1:10:10). Emakumezkoetan, berriz, Nerea Amilibia aiarra nagusitu zen, 1:28:42 denborarekin, Maite Salazar lasartearraren (1:31:39) eta Ainhoa Jauregi urnietarraren (1:35:35) aurretik.

Ereñotzuarren artean, berriz, Xabat Pagola izan zen aurrenekoa gizonezkoetan, 1:14:25 denborarekin bosgarren helmugaratuta. Eta emakumezkoetan, Izaskun Txintxurreta izan zen aurreneko auzotarra (1:39:09). Bosgarren izan zen bera ere, emakumezkoen sailkapen nagusian.

Beroak jota baina sano helmugaratu ziren denak, eta indarrak ondo berritzeko aukera izan zuten sari banaketaren ondoren, hamaiketakoarekin: ensaladilla, paella eta Larre Gaingo sagardoa. Gainera, sari ederrekin bueltatu ziren asko, 65 sari zozketatu baitzituzten, partehartzaile guztien artean.

EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA

SAILKAPENA

1 Hodei Lujanbio Apezetxea 1:08:17

2 Oier Elorza Abaunz 1:08:57

3 Jokin Tolosa Zabala 1:10:10

4 Ion Rivero Gutierrez 1:14:02

5 Xabat Pagola Balerdi 1:14:25

6 Jon Ander Olazabal Larr. 1:14:40

7 Haritz Zubillaga Astias. 1:15:23

8 Jokin Uzkudun Uzkudun 1:15:40

9 Aitor Urruzola Balerdi 1:17:16

10 Mikel Legarreta Astias. 1:19:01

11 Mikel Costas Lopez 1:19:21

12 Mikel Elorza Lasarte 1:20:05

13 Julen Gaztañaga Iturralde 1:20:39

14 Oier Arruti Jimenez 1:22:19

15 Ander Zubillaga Idarreta 1:22:28

16 Xabat Alonso Flores 1:22:57

17 Xabier Almorza Almorza 1:23:03

18 Ekain Nogeira Etxarri 1:23:14

19 Xuban Iturrioz Martirena 1:23:23

20 Gorka Landaburu Azcarr. 1:23:35

21 Raul Mihai 1:23:58

22 Igor Aldasoro Inchausti 1:24:33

23 Oskar Gaskon Zabala 1:25:04

24 Endika Trula Larburu 1:25:40

25 Julen Balerdi Aranburu 1:26:03

26 Irai Colas Fariña 1:26:22

27 Iñaki Arabolaza Berrot. 1:27:16

28 Asier Lekuona Ballesteros 1:27:19

29 Anjel Zuriarrain Ollo 1:28:23

30 Eneko Mariño Apeztegia 1:28:34

31 Nerea Amilibia Arruti 1:28:42

32 Iker Mujika Tejeria 1:29:58

33 Ander Salaberria Estefano 1:30:31

34 Jon Murua Etxeberria 1:30:31

35 Unax Uzcudun Saizabal 1:30:33

36 Joxerra Hernandez Gil 1:31:15

37 Igor Miner Erroitzenea 1:31:24

38 Maite Salazar Badiola 1:31:39

39 Ivan Sorondo Salazar 1:31:53

40 Xabier Ezponda Sakara 1:32:23

41 Txus González Mateos 1:32:38

42 Aitor Irigoien Odriozola 1:33:13

43 Aritz Oiarbide Urruzola 1:33:32

44 Pello Perez Igarzabal 1:33:52

45 Axel Tranche Otxandor. 1:34:21

46 Martin Ruiz Jimenez 1:34:35

47 Julen Zuaznabar Abend. 1:35:12

48 Joseba Portillo Rios 1:35:12

49 Xabier Garmendia Apez. 1:35:16

50 Ainhoa Jauregi Zubeldia 1:35:35

51 Álvaro Sanz Romero 1:36:57

52 Aritzeder Irure Irazusta 1:36:58

53 Nagore Arizaga Iribarren 1:37:02

54 Igor Maiz Pagola 1:37:25

55 Axier Mingo Arruabarrena 1:37:25

56 Unai Udabe Maiz 1:37:30

57 Sergio Fernández Usand. 1:37:53

58 José Miguel Furundarena 1:37:53

59 Peru Dominguez Olabide 1:38:11

60 Jon Iraola Martinez 1:38:46

61 Yosu Galdos Barquin 1:39:01

62 Izaskun Txintxurreta Ibabe 1:39:09

63 Iñaki Eizmendi Tejedor 1:39:11

64 Iñaki Mariño Tellechea 1:39:18

65 Jon Ander Mendizuri S. 1:39:35

66 Mattin Sanzberro Perez 1:39:44

67 Ainhoa Arruti Loyarte 1:39:44

68 David Blazquez Vegas 1:40:03

69 Anartz Mendizuri Arbelaitz 1:40:28

70 Igor Ruiz San Ildefonso 1:40:37

71 Gustavo De La Orden B. 1:41:29

72 Alberto Brea Prieto 1:42:06

73 Jon Etxegoien Jauregi 1:42:08

74 Amaia Etxebeste Garik. 1:42:19

75 Eneka Gorrotxategi Goik. 1:42:38

76 Imanol Etxabe Arozena 1:43:42

77 Nerea Arteaga Martiarena 1:43:42

78 Juan Ignacio Rodriguez 1:43:42

79 Unai Bengoetxea Ugarte 1:44:24

80 Jon Osa Unsain 1:45:41

81 Jorge Marcos Riego 1:45:48

82 Ekaitz Zubelzu Loiarte 1:45:50

83 Jon Leiza Luis 1:46:24

84 Gorka Eizmendi Tejedor 1:46:45

85 Iñaki Otxotorena Zabaleta 1:47:07

86 Miguel Angel Arroyo Cast. 1:47:07

87 Jon Erdozia Igoa 1:47:18

88 Iñigo Iturralde Aldasoro 1:47:37

89 Ekhi Oñate Arrozpide 1:47:43

90 Kepa Martiarena Baldes 1:48:58

91 Peio Etxebeste Garikano 1:50:02

92 Xiker Lizasoain Mendin. 1:51:15

93 Julen Zulaika Iraola 1:52:07

94 Xabi Sarriegui Navarro 1:52:07

95 Nagore Toledo Zabala 1:52:46

96 Enrique Zarate Larrinaga 1:52:52

97 Alain Gartzia Ezeiza 1:54:22

98 Izaskun Zubitur Iñarra 1:54:58

99 Enaitz Pérez Illarramendi 1:55:01

100 Mikel García Pérez 1:56:06

101 Carlos Pavesio Sanchez 1:56:11

102 Mikel Illarramendi Iribar 1:56:54

103 Gonzalo Saavedra Perez 1:57:02

104 Mertxe Casas Sanchez 1:57:49

105 Jose Angel Robles Gonzalez 01:59:41

106 Israel Ruiz Garmendia 1:59:51

107 Fco. Antonio Rodriguez 1:59:51

108 Alfonso Miguel Leoncio 2:00:03

109 Simon Altuna Garcia 2:00:03

110 Oier Iurramendi Etxeb. 2:00:23

111 Igor Galarraga Zamora 2:01:13

112 Montse Garmendia Var. 2:01:22

113 M. Jose Hernandez Caro 2:01:40

114 Iker Sevillano Santana 2:01:48

115 Ahetze Etxeberria Pell. 2:01:48

116 Urtzi Olano Zabaleta 2:02:11

117 Miguel Granado Nogales 2:02:58

118 Ainhitze Kalonje Estib. 2:03:06

119 Unai Aroztegi Zubillaga 2:07:51

120 Aritz Bengoetxea Izagirre 2:10:57

121 Eñaut Arzadun Saizar 2:10:57

122 David Iglesias Itoiz 2:11:07

123 Josep Garcia Corcobado 2:11:37

124 Aitor Fresnedo Gerrikab. 2:13:23

125 Imanol Arrizabalaga O. 2:27:49

Erlazionatuak

Ereñotzuko Mendi Lasterketa 2022

Kronika - Erredakzioa 2022 mai 16 Ereñotzu

Ereñotzuko Mendi Lasterketa 2022

Kronika - Erredakzioa 2022 mai 16 Ereñotzu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!