Aurten, udaleku irekiak ekainaren 30etik uztailaren 22ra arte izango dira, asteartetan, ostegunetan eta ostiraletan. Alegia, 11 egun izango dira denera. 2 eta 12 urteko haurrentzat antolatutako udalekuak dira, eta ordutegia goizeko 09:15etatik 12:45etara izango da. Joan den astelehenean ireki zen izena emateko epea, eta ostiralera arte egongo da zabalik. Informazio gehiagorako, bertaratu Auzo Udalera.