Bihotz-biriketako berpiztearen ikastaroa antolatu dute maiatzaren 10erako eta 12rako. Lau orduko ikastaroa izango da, eta saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du, arratsaldeko 18:30etatatik 20:30etara. Interesa dutenek, aldez aurretik eman behar dute izena Auzo Udalera bertaratuta edo ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera idatzita. Aforoa mugatua da eta bihar da ikastaroan izena emateko azken eguna.